Online or in-person
from December, 11th 2023 to December, 20th 2023
Modelos de ciudades e infancia.¿Cómo pensar una ciudad para la infancia? Hiri ereduak eta haurtzaroa. Nola pentsatu umeentzako hiri bat?
EUSKARAZ EMANGO DA
Urbanizazio prozesu geldiezin batean murgilduta gaude. Hiriek garrantzi gero eta handiagoa hartzen ari dira eta haiekin batera bertan bizitzeko beharren inguruko galderak areagotu egiten dira. Hirietan biziko den populazio kopurua igotzearekin batera, hiria bizitzeko era ezberdinak ere oholtza gainean jartzen ari dira. Kontraesanez beteriko bide honetan, eskubide osoko hiritarra bilakatzeko eskea inoiz baino indartsuagoa da. Halaere, demanda hauek kalera eta agenda publikora eramateko lerrobideak eta indar korrelazioak asko aldatu dira azken urteotan. XX.garren mendeko langilego eta kapitalaren arteko borrokek, produkzioaren esparrua lehenesten zutenak, kapitala eta bizitzaren arteko borrokek ordezkatu dute, erreprodukzioaren esparruan. Lefebvrek orain pare bat hamarkada iragarritakoa errealitate bihurtzen ari da, hots, urbanizazio prozesua bera bilakatuko zela kapitalismoaren motor nagusia, aktibitate ekonomikoaren menderakuntza gainetik astinduz.
Hiriak ardatz ekonomikoak dira, eta gero eta gehiago urrunduaz joan dira biztanleen beharretatik. Gaur egun, hiria nola bizi galdegitean, subjetu berrien inguruan egiten da gogoeta. Haien artean, haurren behar eta eskubideen inguruan. Hirien egitura, zerbitzuen kokapena eta horien eskaintza ez dira zorizkoak edo inprobisatutakoak. Hirien plangintza prozesua ezagutzeak eta historian izan duten ibilbidera hurbiltzeak, bere benetako eragina ulertzen lagunduko digu. Era berean, haurren eskubideak bermatzeko dinamikak, proposamenak eta proiektuak sortzen lagunduko digu.
1959ko Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zenetik, haurtzaroa eta haren eskubideak, hala nola garapen osasungarrirako eskubidea edo jolaserako eskubidea, hainbat araudi eta akordiotan agertu dira. Eskubide horietatik bertatik dator autonomiaren eta parte-hartzearen beharrezko garapena. Haurren eta nerabeen partaidetzarako eskubidea, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan aitortua, eta beren bizitzetan eragina duten erabakietan esku hartzeko eta parte hartzeko eskubide bezala definitua.
Testuinguru honetan, haurren parte-hartzea errazten edota bermatzen duten hainbat mekanismo garatzen eta abian jartzen hasiak dira, baita haurren garapen integrala eta osasungarria ahalbidetuko duten eta hiriak haurrentzako ingurune lagunkoi bihurtuko dituzten dinamikak eta espazioak sortzen ere. Oinarri pedagogikoetan errotutako ekintzak, haurrei begirada ezberdina eta rol aktibo eta protagonista ematea ahalbidetzen dutenak.
Umeak kontuan hartzen dituen hirigintza berri baten begirada jorratuko dugu, hiriak eraiki eta bizitzeko beste erak aurkitzeko.
- Dates and places
- From December, 11th 2023 to December, 20th 2023
Spaces where it takes place: 2002
Lugar: UNED Bizkaia
- Hours
- Teaching hours: 10
- Credits
- 0.5 credits ECTS.
- Online or in-person
- You can choose in-person assistance or live or delayed online assistance.
- Program
- Monday, December, 11th 2023
- 16:30-18:30 h. o Hirigintzaren historia.
o Hiria norentzat?- Aritz Tutor Antón Licenciado en Geografía por la UPV - EHU y Doctor en Geografía por la Universitat Auónoma de Barcelona (2018). Investigador posdoctoral, en el Departamento de Sociología y Trabajo Social de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, de la UPV/EHU
- Wednesday, December, 13th 2023
- 16:30-18:30 h. 16:30-18:30
o Sujetu berriak, begirada berriak.
o Zein espazio produzitzen da hirietan?- Aritz Tutor Antón Licenciado en Geografía por la UPV - EHU y Doctor en Geografía por la Universitat Auónoma de Barcelona (2018). Investigador posdoctoral, en el Departamento de Sociología y Trabajo Social de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, de la UPV/EHU
- Monday, December, 18th 2023
- 16:30-19:30 h. 16:30-19:30
o Hiri guneak eraldatuz haurren parte-hartze aktiboaren bidez
Eskolabideak, Ibilibide Iberdinamikoak,...- Naiara Berasategi Sancho Graduada en Educación Primaria, Maestra en Educación Especial, Socióloga, Politóloga y Doctora con mención internacional por la UPV/EHU
- Wednesday, December, 20th 2023
- 16:30-19:30 h. 16:30-18:30
o Haurtzaroaren partehartze aktiborako lege eta hitzarmenak.
o Haurtzaroaren partehartzearen egungo egoera.
18:30-19:30
o Teoriatik praktikara, orokorretik bertakora.
o Hiri proposamenak haurren begiradatik: Tonucci. Ciudad Bambina.- Ainhoa Arizmendiarrieta Fernández Graduada en Pedagogía por la UNED, con un Máster en Sexología. Es docente en Secundaria y Formación Profesional, y Profesora tutora de Educación Social y Educación Infantil en UNED Bizkaia
- Naiara Berasategi Sancho Graduada en Educación Primaria, Maestra en Educación Especial, Socióloga, Politóloga y Doctora con mención internacional por la UPV/EHU
- Attendance
- This activity allows the student to participate in-person assistance or live or delayed online assistance, without having to go to the center.
- Enrollment
Leku-kopuru mugatua "aurrez aurreko modalitatean". Mesedez, matrikula egiterakoan, adierazi zein asistentzia motarekin egingo duzun jarduera.
Modalitate presentzialean, saioen% 85era joan behar da ziurtagiria eskuratzeko.
Online modalitatean, autoebaluaziorako galdetegi bati erantzun beharko zaio.
Kontuan izan zure matrikula-eskabidean emandako datuekin ziurtagiriak egiten direla; ziurtatu zuzenak direla eta osorik daudela.
| Ordinary enrollment | Ámbito UNED |
---|
Fee | Free | Free |
---|
- Directed by
- María José Mudarra Sánchez
- Profesora del Dpto. MIDE II (Orientación Educativa, Diagnóstico e Intervención Psicopedagógica) de la Facultad de Educación de la UNED
- Lecturers
- Ainhoa Arizmendiarrieta Fernández
- Graduada en Pedagogía por la UNED, con un Máster en Sexología. Es docente en Secundaria y Formación Profesional, y Profesora tutora de Educación Social y Educación Infantil en UNED Bizkaia
- Naiara Berasategi Sancho
- Graduada en Educación Primaria, Maestra en Educación Especial, Socióloga, Politóloga y Doctora con mención internacional por la UPV/EHU
- Aritz Tutor Antón
- Licenciado en Geografía por la UPV - EHU y Doctor en Geografía por la Universitat Auónoma de Barcelona (2018). Investigador posdoctoral, en el Departamento de Sociología y Trabajo Social de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, de la UPV/EHU
- Aimed at
- Hezkuntzako eta Hiri Geografiako gaur egungo eta etorkizuneko profesionalak, eta gaian interesa duen edonor
- Prerequisites
Ez da aldez aurreko titulaziorik edo prestakuntzarik eskatzen.
- Goals
- Hirigintzaren historia baita hiriak bizitzeko moduan eragiten duten ikuspegiak ezagutzea
- Hirien espazioak norentzat, zergatik eta nola sortzen diren ulertzea
- Haurren parte-hartzeari buruz indarrean dauden legeak, akordioak eta konbentzioak aztertzea
- Hiria planifikatzeko garaian haurrak zentroan jartzen dituzten joerei buruzko egungo praktikak identifikatzea eta horietan sakontzea
- Methodology
- Hirien urbanizazioaren historiari, haurtzaroko inpaktuari eta hirien eskubideei buruzko azalpen kontzeptual eta teorikoak
- Testuak irakurtzea, aurkeztutako gai bakoitzean sakontzeko eta eztabaidari gehitzeko
- Egungo jardunbideen, horien aukeren eta mugen proiekzioa eta azalpena
- Grading system
- Online modalitatean, zuzenean zein aurrez grabatuta, autoebaluaziorako galdetegi bakar bati erantzun beharko zaio, azken saioaren grabazio lotura jasotzen denetik 15 egun naturaleko epean.
- Collaborates
Organizers
Collaborates
Delegación de Estudiantes
Financed
- Objetivos de Desarrollo Sostenible
Esta actividad impacta en los siguientes Objetivos de Desarrollo Sostenible:
- More
- UNED Bizkaia
Ignacio Ellacuria parkea, 3
48920 Portugalete Bizkaia
944936533 / info@portugalete.uned.es