Saltar al contenido
  • Bizkaia

  • Online edo aurrez aurrekoa

  • 0.5 kreditu

  • Extensión Universitaria

  • 2023/10/10 - 2023/11/7

Online edo aurrez aurrekoa
2023/10/10 - 2023/11/7

Elikadura eta Historia Euskadin

PDFa inprimatu

EUSKARAZ EMANGO DA

Eguneroko pertsona ekintzen artean, jendartearen egoera ekonomikoa, ohiturak eta hertsadurak oso ondo adierazten ditu elikadurak. Ikastaroan, XV. eta XIX. mendeen arteko elikagaien analisiaren bidez (zientifikoa, baina nahiko informala), Euskadiko historia sozioekonomikoaren hainbat atal ezagutuko dugu. Ondorioz, hobeto ulertuko dugu bai gaur egun jan eta edaten dugunaren zergatia, baita zenbait tradizioren esangura ere.

Lekua eta datak
2023/10/10 - 2023/11/7
18:00(e)tatik 20:00(e)tara.
Irakasguneak: 1003
Lekua:

UNED Bizkaia


Orduak
Eskola-orduak: 10
Kredituak
0.5 kredituas ECTS.
Online edo aurrez aurrekoa
Aurrez aurrekoa aukera dezakezu edo online zuzenean edo geroratuan jarraitzea.
Programa
  • 2023/10/10
    • 18:00-20:00 h. Lehen menua
      • Plater bakar betegarriak.
      - Txintxil menestra txingarrarekin: nekazal hamarrenak, landutako azaleraren banaketa.
      • Amuko arrainak.
      - Bakailaoa pil-pil erara: erlijio kristaua, elikaduraren baldintzaile.
      • Kopan elkartuta.
      - Aparteko urak: uraren hornidura eta edangarritasuna.
      - Herriko ardo eta sagardoa: mahasgintzaren bilakaera; nekazal soldatapekoak; protekzionismoa salmentan.
      • Ogia, labean ondo egina.
      - Artatxiki opilak: labore ekoizpenaren bilakaera.
    • 2023/10/17
      • 18:00-20:00 h. Bigarren menua
        • Plater bakar betegarriak.
        - Babarrun lapikokoa: Ameriketako produktuak sartzearen ondorioak.
        • Gure baserrietako okelak.
        - Berrizko txuletoia: abelhazkintzaren errentagarritasuna.
        - Goierriko oilasko erreta: baserrien jabetza eta errentamenduak; udal gobernua.
        • Ogia, labean ondo egina. - Gari ogi hautatuak (Gasteizkoa, Viena, fotea): baldintza sozioekonomikoak elikaduran
      • 2023/10/24
        • 18:00-20:00 h. Azkenburuko hautatuak
          • Ohiko azkenburukoak.
          - Intxaursaltsa: basoen amankomuneko kudeaketa eta pribatizazioa.
          - Idizabal J.D. gazta: baserritarren bidaiak eta abegikortasuna; artzaintza eta transhumantzia.
          • Egile sorketak.
          - Areatzako goardiazibilak, Tolosako zigarroak: aisialdia eta osasuna XIX. mendean; propaganda politikoaren hasiera.
          • Gustuko infusioak.
          - Kafea: XIX. mendearen sozioabilitate liberal berria.
          - Txokolatea azukre tontorrekin: merkataritza eta esklabismoaren interesak Ameriketan.
        • 2023/10/31
          • 18:00-20:00 h. Hirugarren menua
            • Plater bakar betegarriak.
            - Taloa txorizoarekin: elikaduraren ezberdintasunak geografiaren arabera.
            • Amuko arrainak.
            - Sardina erreta: elikaduraren ezberdintasunak jendarte mailaren arabera; arraintzaren lansaria.
            • Gure baserrietako okelak.
            - Odoloste hautatuak (Zeberio, Ordizia): moneta eta aurrezkia nekazal eremuan.
            • Gustuko infusioak.
            - Ezkaia: herri medikuntza eta unibertsitatekoa.
          • 2023/11/7
            • 18:00-20:00 h. Laugarren menua
              • Amuko arrainak.
              - Hegaluze eskabetxean: arrain kontserbagintza.
              • Ohiko azkenburukoak.
              - Gaztain erreak: nekazal ekoizpenaren esportazioa.
              - Valentzia eta Eako laranjen saskitxoa: merkataritzaren itsas eta lurreko bidatzak.
              • Ogia, labean ondo egina.
              - Galleta: nabigaziorako jakiak.
              • Kopan elkartuta.
              - Urteko ardoak (Ribeiro eta Errioxa): ardoaren ekoizpen eta esportazioa; udal hornikuntzak.
            Jarraitzea
            Jarduera honetan ikasleak aurrez aurre parte hartzeko aukera du edo online zuzenean edo geroratuan jarraitzea, ikastetxera joan beharrik gabe.
            Izen-ematea

            Leku-kopuru mugatua "aurrez aurreko modalitatean". Mesedez, matrikula egiterakoan, adierazi zein asistentzia motarekin egingo duzun jarduera.
            Modalitate presentzialean, saioen% 85era joan behar da ziurtagiria eskuratzeko.
            Online modalitatean, autoebaluaziorako galdetegi bati erantzun beharko zaio.
            Kontuan izan zure matrikula-eskabidean emandako datuekin ziurtagiriak egiten direla; ziurtatu zuzenak direla eta osorik daudela.

              Arrunta
            PrezioaDohain
            Zuzendaria
            Enriqueta Sesmero Cutanda
            Doctora en Historia y Profesora-tutora en UNED Bizkaia.
            Hizlari
            Enriqueta Sesmero Cutanda
            Doctora en Historia y Profesora-tutora en UNED Bizkaia.
            Hartzaileak
            Euskadiko Historian interesatua dagoen edozein pertsonari.
            Eskatutako titulazioa

            Ez dira behar.

            Helburuak
            ·         Euskadiko historia sozioekonomikoaren zenbait gai ezagutu eta ulertzea.
            ·         XX. mendea baino lehenagoko elikagai ohikoenak eta haien testuinguru historikoa Euskadin ezagutu eta alderatzea.
            ·         Euskadiko elikaduraren bilakaera ulertzea.
            ·         Gaur egungo zenbait elikagai ikuspuntu soziohistorikotik aztertzea.
            ·         Zergatik zenbai produktu tradizionalek gaur egungo elikaduran irauten duten ulertzea.
            Metodologia
            - Irakaskuntza: 2 orduko 5 saio. Hizlariak elkarrizketak bultzatuko ditu.
            - Bi gozoki dastaketa, osagaiak aztertu eta jorratzea dela helburu.
            - Ikastaroaren formatua ez da edukien aurkezpen lineala, ez kronologiaren arabera, ezta arloen arabera ere.
            Ebaluazio-sistema
            Online modalitatean, zuzenean zein aurrez grabatuta, autoebaluaziorako galdetegi bakar bati erantzun beharko zaio, azken saioaren grabazio lotura jasotzen denetik 15 egun naturaleko epean.
            Laguntzaileak

            Antolatzen du

            UNED Bizkaia

            Laguntzaileak

            Delegación de Estudiantes
            Ayuntamiento de Barakaldo
            Ayuntamiento de Portugalete
            Ayuntamiento de Sestao
            Diputación Foral de Bizkaia

            Finantzatzailea

            Gobierno Vasco
            Garapen Jasangarriaren helburuak

            Jarduera honek honako Garapen Jasangarriko Helburu hauetan eragiten du:

            Argibide gehiago
            UNED Bizkaia
            Parque Ignacio Ellacuria, 3
            48920 Portugalete Bizkaia
            944936533 / info@portugalete.uned.es
            • Facebook

            • Twitter

            • UNED