Hitzaldi honek gure biografiari estu lotutako subjektu fotografiko gisa planteatzen du paisaia: inguratzen gaituen mundua irudiekin kartografiatuko dugu, gure testuingurua ulertzeko eta, hala, gure izatea definitzeko. Lurralde bat argazkitan jasotzeko ekintzaren bitartez, gure identitatearen mapa bat eraikitzeko izango den bideari ekingo diogu, eta horrela egituratuko dugu imajinario bisual propio bat, guri dagokiguna eta esanguratsu zaiguna.
Premisa horretatik abiatuta, espazio bateratu bat sortzea da hitzaldi honen asmoa, irudien bitartez hausnarketa bat egiteko hainbat alderdiren inguruan, besteren artean: memoria indibiduala eta kolektiboa, paisaiaren osagai fisikoa eta espirituala, ekintzaren isiltasuna edo garrantzia prozesu fotografikoan, kontzientzi hartzeko etengabeko ariketa gisa hartuta.
La actividad se impartirá íntegramente en EUSKERA, y podrá seguirse tanto PRESENCIALMENTE como ONLINE (en directo o en diferido).
Jon Cazenave (Donostia, 1978).
Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna 2001ean. Bide luzeko proiektu bat abiatu zuen 2007an, Galerna izenekoa, bere herriaren sustraien idiosinkrasia eta estetikan bildu eta antropologian nabarmen sartutako ikerlan monografiko sorta batez osatua. Argazkia kultur zeinu eta sinboloez jabetzeko erabiltzen du, gaur egungo sorkuntzatik oso hurbileko zentzu batean. Arte Instituzio publiko eta pribatu izan du ikusgai bere lana, esaterako Sala Canal de Isabel II (España), Guangdong Museum of Art (China), Museum Belvédère (Holanda), Fotomuseum Antwerp (Bélgica) edo CaixaForum (España). Nazioarteko hainbat ekitaldetan erakutsi ditu bere argazkiak, esaterako Les Rencontres de la Photographie d´Arles (Francia), Noorderlicht (Holanda), Photoespaña (España) edo Tokyo International Photography Festival (Japón). Bere lana FotoPres La Caixa, descubrimientos Photoespaña, Tokyo International Photography Award, PDN Student Award edo Voies Off Arles sariketetan onetsia izan da.
Ordinary enrollment | |
---|---|
Fee | Free |