En liña
do 24 de noviembre ao 10 de diciembre do 2025
Genero-alborapena Adimen Gaitasun Handietan
AGH-ak dituzten neskak eta emakumeak ikusezin bihurtu ohi dira, bai hezkuntza-sisteman, bai gizartean, oro har. Espainiako eta nazioarteko hainbat ikerketak genero artean ez dagoela alde kognitibo esanguratsurik frogatu dute; hala ere, identifikazio-tasak askoz baxuagoak dira emakumeen kasuan. Euskal Herrian, adibidez, AGHrekin identifikatutako ikasleen %32 baino ez dira neskak. Datu hauek agerian uzten dute genero alborapenaren eragina.
Prestakuntza honek AGH identifikazioa eta garapena genero-ikuspegitik aztertuko du, eta neskek eta emakumeek aurre egin behar dituzten oztopoetan arreta berezia jarriko du: estereotipoak, autoestimua, masking-a, erreferente faltak, eta abar. Hezkuntza-komunitatean ikuspegi kritiko bat eskaintzea eta hausnarketa eragitea da gure helburua.
Ikastaro honek AGH-en eremuan genero-alborapenak aztertzen ditu. Honako gai hauek jorratuko dira: AGH dituzten nesken identifikazio eza, genero-estereotipoen eragina, ebaluazio-prozesuetan dauden aurreiritziak, nesken kamuflaje-estrategiak (masking), eta horien ondorioak garapen akademikoan zein pertsonalean. Saio teoriko-praktikoen bidez, parte-hartzaileek kasu errealak aztertuko dituzte, eta genero-ikuspegia duten identifikazio- eta esku-hartze prozesuei buruz hausnartuko dute.
- Lugar e datas
- Do 24 de noviembre ao 10 de diciembre do 2025
De 19:00 a 20:00 h. (ó ás xxxh)
- En liña
- Asistencia en directo en liña, sen necesidade de acudir ao centro.
- Programa
- lunes, 24 de noviembre
- 19:00-20:00 h. AGH-en kontzeptua eta genero-ikuspegia
- miércoles, 26 de noviembre
- 19:00-20:00 h. AGH-ak dituzten nesken ikusezintasuna
- lunes, 1 de diciembre
- 19:00-20:00 h. Genero-alborapena identifikazio-prozesuetan
- miércoles, 3 de diciembre
- 19:00-20:00 h. Ebaluazio psikometriko eta hezitzaileko alborapenak
- lunes, 8 de diciembre
- 19:00-20:00 h. Emakumezko talentuaren adierazpenak eta masking fenomenoa
- miércoles, 10 de diciembre
- 19:00-20:00 h. Hezkuntza bidezkoago eta inklusibo baterako proposamenak
- Asistencia
- Asistencia en directo en liña, sen necesidade de acudir ao centro.
- Inscrición
- Relator
- Olaia Gutiérrez
- Pedagogoa eta formatzailea Aupatuz-en Orientatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. UNIReko Hezkuntza Neuropsikologiako Masterreko irakaslea da, Adimen Anitzak, Sormena, Talentua eta Gaitasun Handiak irakasgaian, eta pedagogo gisa lan egiten du diziplina anitzeko kabinete batean.
- Dirixido a
- -HH, LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak.
-Psikologoak, pedagogoak, orientatzaileak, aholkulariak eta hezkuntzan esku hartzeko teknikariak.
-Hezkuntzarekin edo Psikologiarekin lotutako titulazioetako ikasleak.
-AGH-ko seme-alabak dituzten familiak.
-Hezkuntza-ekitatean, aniztasunean eta inklusioan interesa duen edonor. - Titulación requerida
AGHei buruzko gutxieneko ezagutzak izatea.
- Obxectivos
- AGH-en genero- alborapenaren buruzko kontzientzia sustatzea.
AGH-ak dituzten neska eta emakumeen ikusezintasuna ulertzea eta aztertzea.
Hezkuntza-esparruan genero-estereotipoek duten eragina identifikatzea.
Masking-aren fenomenoa eta horren ondorioak ulertzea.
Hausnarketa eta analisiaren bidez, hezkuntza-praktika inklusiboagoak sustatzea. - Metodoloxía
- Ikastaroaren metodologia teoriko-praktikoa izango da. Saio bakoitzean eduki teorikoen aurkezpena egingo da, ikus-entzunezko materialen eta adibide errealen laguntzarekin, eta ondoren parte-hartzaileekin hausnarketa dinamikoak, kasu-praktikoak eta eztabaidak bultzatuko dira.
- Colaboradores
Organiza
Patrocina
- Máis información
- UNED Vitoria-Gasteiz
Pedro de Asúa, 2
01008 Vitoria - Gasteiz Álava
945 244 200 / secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es