Actividad encuadrada en el proyecto de formación a distancia en euskera
Egungo jendarteak erronka handiak ekarri dizkigu eskoletara. Gaienra, Hezkuntza Sistema bera ere aldaketa prozesuan dago. Hortaz, etorkizuneko helduak hezteko gakoetako bat egungo irakasleon begirada aldaketa da eta helburu hori jo muga duelarik aurkezten da ikastaro hau.
Bi saio desberdinetan Aniztasuna, Ekitatea, Araudia, Kurriculuma, Ebaluazio Agindua, eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) nondik norakoak xehetuko dira. Lehen saioan, Aniztasunaren kontzeptua eta Ekitatearen garrantzia aztertuko dira. Baita egungo araudia ezagutu eta honen aplikazioak gure eguneroko lanean duen eragina zehaztu ere. Bigarren saioan, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean murgilduko gara, berau ezagutu eta gure errelitateetara nola gerturatu ikusiko dugu.
Guzti honekin irakasleon begiradan aldaketak bultzatu nahi dira etorkizuneko eskolei, haurrei, ikasleei eta familiei erantzun doitua eman ahal izateko.
Ordinary enrollment | |
---|---|
Fee | Free |
Bat ere ez
Esta actividad impacta en los siguientes Objetivos de Desarrollo Sostenible: