Online
Jabetza Intelektuala Babes eta Tresna Profesional Gisa
Protección de la Propiedad Intelectual e instrumentos profesionales (impartido íntegramente en Euskera)
Modu praktikoan, kontzeptu orokorrak abiapuntutzat hartuta hitz egingo dugu (besteak beste, eskubide moralak eta ondarezkoak), babes juridiko zehatza eta askotariko lizentzia- eta kontratu-motak definituko ditugu, eta egiletza-eskubideak errentagarri nola bihurtu aztertuko dugu.
- Lekua eta datak
- 2023/12/5 - 2023/12/19
17:00(e)tatik 19:00(e)tara.
- Online
- Online zuzenean jarraitzea, ikastetxera joan beharrik gabe.
- UNED 50
Esta actividad forma parte de las actividades del 50 aniversario de la UNED.
- Programa
- 2023/12/5
- 2023/12/12
- 2023/12/19
- Jarraitzea
- Online zuzenean jarraitzea, ikastetxera joan beharrik gabe.
- Izen-ematea
- Hizlari
- Marta Castro Dehesa
- Abokatua eta kudeatzaile kulturala
- Hartzaileak
- Sormen-industria kulturaletako eta artearen, liburuaren, ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen sektoreetako ikasleak, profesionalak eta ETEak.
- Helburuak
- Kontzeptu juridikoak eta terminologia argitzea, ikastaroan parte hartzen dutenek ezagutza nahikoa beregana dezaten eta gidoi edo bide-orri argi bat izan dezaten; horri guztiari esker, titulartzat dituzten egiletza-eskubideak ustiatu beharreko balio ekonomiko gisa merkantilizatu, babestu eta baimentzeko moduari buruzko erabakiak modu autonomoan hartu ahal izango dituzte, eta legezko tresnak (kontratuak, erabilera-gutunak, etab.) segurtasun juridikoz interpretatzen ikasiko dute.
- Metodologia
- Proposatutako metodologiaren bidez, kontzeptu juridikoak merkatuaren eta sektorearen errealitateari aplikatzen zaizkio. Hori dela eta, kontzeptuak eraginkortasunez asimilatzen dira, proposamen pedagogikoa ez baitago teorian soilik oinarrituta, baita bertaratuen esperientzia, problematika eta helburu profesionaletan ere.
Aholkularitza kolektiboetan, hainbat lan-dinamika proposatuko dira. Haietan, galdera egokien bidez, hizlariak, erraztaile gisa, jabetza intelektualaren arloko merkataritza-tresna zehatz batzuk diseinatu ahal izango ditu, orain arteko trebakuntza praktikan jarri ahal izateko: proiektu bakoitzaren uneko egoeraren azterketa, eta oraingo nahiz etorkizuneko negozio-eredu kreatibo edo artistikoaren gako eta eskubideen definizioa. - Ebaluazio-sistema
- Saioen % 80ra joatea, eta, idatziz, saio praktikoetan proposatuko zaien ariketa bat egitea.
- Laguntzaileak
Antolatzen du
Finantzatzailea
- Argibide gehiago
- UNED Vitoria-Gasteiz
Pedro de Asúa, 2
01008 Vitoria - Gasteiz Álava
945 244 200 / secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es