EspañolEnglishEuskeraCatalà
  • Centro Asociado Vitoria-Gasteiz

  • Online edo aurrez aurrekoa

  • Cursos de centros

  • 2022/10/17 - 2022/11/23

Online edo aurrez aurrekoa
2022/10/17 - 2022/11/23

Jabetza Intelektuala Babes eta Tresna Profesional Gisa

PDFa inprimatu

Protección de la Propiedad Intelectual e instrumentos profesionales (impartido íntegramente en Euskera)

Modu praktikoan, kontzeptu orokorrak abiapuntutzat hartuta hitz egingo dugu (besteak beste, eskubide moralak eta ondarezkoak), babes juridiko zehatza eta askotariko lizentzia- eta kontratu-motak definituko ditugu, eta egiletza-eskubideak errentagarri nola bihurtu aztertuko dugu.

Lekua eta datak
2022/10/17 - 2022/11/23
18:00(e)tatik 20:00(e)tara.

Lekua:

Centro Asociado Vitoria-Gasteiz


Online edo aurrez aurrekoa
Aurrez aurrekoa aukera dezakezu.
UNED 50

Esta actividad forma parte de las actividades del 50 aniversario de la UNED.

Programa
  • 2022/10/17
    • 18:00-20:00 h. Sesión 1
      EGILETZA-ESKUBIDEAK: NOLA BABESTEN DIT ETA ZEIN ESKUBIDE EMATEN DIZKIT EGILE, ARTISTA EDO GAUZATZAILE GISA JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO 1/1996 LEGEAK? 1. zatia
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/10/19
    • 18:00-20:00 h. Sesión 2
      EGILETZA-ESKUBIDEAK: NOLA BABESTEN DIT ETA ZEIN ESKUBIDE EMATEN DIZKIT EGILE, ARTISTA EDO GAUZATZAILE GISA JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO 1/1996 LEGEAK? 2. zatia
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/10/24
    • 18:00-20:00 h. Sesión 3
      Zuzenbide kontinentalaren eta Jabetza Intelektualari buruzko 1/1996 Legearen eta zuzenbide anglosaxoiaren (copyright) arteko desberdintasunak. Egiletza-eskubideak babesteko sistema tradizionalaren ordezko aukerak. Kudeaketa digitala.
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/10/26
    • 18:00-20:00 h. Sesión 4
      Mugak eta jardunbide artistiko onak Interneten garaian (eta garai analogikoan). Zer egin nire obrarekin edo proiektu edo negozioko ustiatu beharreko obrarekin erlazionatutako arau-hauste edo delituren bat egiten bada?
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/11/7
    • 18:00-20:00 h. Sesión 5
      Egiletza-eskubideen kudeaketa kolektiboa. Kudeaketa-erakundeak: kontratuak, zerbitzuak eta eskubideak.
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/11/9
    • 18:00-20:00 h. Sesión 6
      Jabetza industriala: Patenteak, erabilera-modeloak eta topografiak. Diseinu industrialak, markak edo izen komertzialak. Nola erregistratu marka edo izen bat OEMPen?
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/11/14
    • 18:00-20:00 h. Sesión 7
      Klausula orokorrak eta jabetza intelektualaren arloko kontratu-motak. Aurrekontua tresna lotesle gisa, eta gure obra, ikuskizun edo lanaren babesle gisa.
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
    • 18:00-20:00 h. Sesión 8
      TREBAKUNTZA PRAKTIKOA AHOLKULARITZA KOLEKTIBOAREN BIDEZ: Kasu praktikoak parte-hartzaile bakoitzaren interes eta jardueretara pertsonalizatuta proposatzea
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/11/21
    • 18:00-20:00 h. Sesión 9
      TREBAKUNTZA PRAKTIKOA AHOLKULARITZA KOLEKTIBOAREN BIDEZ: Aurreko astean proposatutako kasu praktikoak aurkeztea eta modu parte-hartzailean zuzentzea. I. zatia
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
  • 2022/11/23
    • 18:00-20:00 h. Sesión 10
      TREBAKUNTZA PRAKTIKOA AHOLKULARITZA KOLEKTIBOAREN BIDEZ: Aurreko astean proposatutako kasu praktikoak aurkeztea eta modu parte-hartzailean zuzentzea. II. zatia
      • Marta Castro Dehesa Abokatua eta kudeatzaile kulturala
Jarraitzea
Jarduera honetan ikasleak aurrez aurre parte hartzeko aukera du.
Izen-ematea
  Arrunta
PrezioaDohain
Hizlari
Marta Castro Dehesa
Abokatua eta kudeatzaile kulturala
Hartzaileak
Sormen-industria kulturaletako eta artearen, liburuaren, ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen sektoreetako ikasleak, profesionalak eta ETEak.
Helburuak
Kontzeptu juridikoak eta terminologia argitzea, ikastaroan parte hartzen dutenek ezagutza nahikoa beregana dezaten eta gidoi edo bide-orri argi bat izan dezaten; horri guztiari esker, titulartzat dituzten egiletza-eskubideak ustiatu beharreko balio ekonomiko gisa merkantilizatu, babestu eta baimentzeko moduari buruzko erabakiak modu autonomoan hartu ahal izango dituzte, eta legezko tresnak (kontratuak, erabilera-gutunak, etab.) segurtasun juridikoz interpretatzen ikasiko dute.
Metodologia
Proposatutako metodologiaren bidez, kontzeptu juridikoak merkatuaren eta sektorearen errealitateari aplikatzen zaizkio. Hori dela eta, kontzeptuak eraginkortasunez asimilatzen dira, proposamen pedagogikoa ez baitago teorian soilik oinarrituta, baita bertaratuen esperientzia, problematika eta helburu profesionaletan ere.
Aholkularitza kolektiboetan, hainbat lan-dinamika proposatuko dira. Haietan, galdera egokien bidez, hizlariak, erraztaile gisa, jabetza intelektualaren arloko merkataritza-tresna zehatz batzuk diseinatu ahal izango ditu, orain arteko trebakuntza praktikan jarri ahal izateko: proiektu bakoitzaren uneko egoeraren azterketa, eta oraingo nahiz etorkizuneko negozio-eredu kreatibo edo artistikoaren gako eta eskubideen definizioa.
Ebaluazio-sistema
Saioen % 80ra joatea, eta, idatziz, saio praktikoetan proposatuko zaien ariketa bat egitea.
Laguntzaileak

Antolatzen du

Centro Asociado UNED Vitoria-Gasteiz

Finantzatzailea

Gobierno Vasco
Garapen Jasangarriaren helburuak

Jarduera honek honako Garapen Jasangarriko Helburu hauetan eragiten du:

Argibide gehiago
UNED Vitoria-Gasteiz
Pedro de Asúa, 2
01008 Vitoria - Gasteiz Álava
945 244 200 / secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es