Dudarik ez dago Nafarroan badela euskarazko tradizio edo “industria” literario bat: autoreak, itzultzaileak, argitaletxeak eta, jakina, irakurleak ere bai. Haatik, industria horren nondik norakoak mugatzea ez da erraza. Egokiagoa da “Nafarroako euskal literaturaz” mintzatzea ala “euskarazko literatura nafarraz”?
Ikastaro honek horri heldu nahi dio. Nafarroan euskaraz egin eta egiten den literaturak ezaugarri bereizgarriak dituen aztertuko da: tamaina, gaiak, argitaletxeen proposamen editorialak, itzulpengintzaren lekua, irakurleen kontsumo habitusak, sistemaren (in)dependentzia, iragana zein izan den, eta etorkizunean nondik jo beharko lukeen
En la medida en que sea posible se celebrará el curso tanto presencial (con aforo restringido y por orden de inscripción), como online. Si no es posible se celebrará únicamente online.
Matrícula Ordinaria | |
---|---|
Precio | 10 € |