EspañolEnglishEuskeraCatalà

Extensión Universitaria

2017/9/21 - 2017/9/22

Talde-lan, alfer-lan? Hezkuntza kooperatiboaren abantailak eta eskolara ekartzeko tresnak

  • Pamplona

  • Aurrez aurrekoa

  • Cursos de centros

  • 2017/9/21 - 2017/9/22

Aurrez aurrekoa
2017/9/21 - 2017/9/22

Talde-lan, alfer-lan? Hezkuntza kooperatiboaren abantailak eta eskolara ekartzeko tresnak

PDFa inprimatu

Talde-lana ezinbestekoa zaigu egungo gizartearen anitz alorretan; hala ere, hori emaitza onez aurrera ateratzeko modua aurkitzea ez da beti lan erraza: formakuntza behar da. Irakaskuntzaren alor horren barnean, ikasketa kooperatiboa deritzona ildo horri darraio.

Helburua zera da: ikasleek talde txikietan egindako lana xede didaktikoarekin erabiltzea [...] parte-hartze ekitatiboa ahal bezainbeste ziurtatuz, eta haien arteko aldibereko interakzioa ahal bezainbeste aprobetxatuz, norberaren aukeren arabera taldekide orok eskolako edukiak ikas ditzan, eta gainera, taldean lan egiten ikasiz (Aprender a Cooperar/Cooperar paraaprender para enseñar a aprender en equipos programa, 2011). Labur esanda, metodo honek egungo mundu globalean egokiro txertatzeko beharrezkoak diren tresna eta konpetentzia komunikatiboez edo sozialez hornitu nahi ditu ikasleak.

Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesu kooperatiboaren onurak aski onartuak egonik ere, edo are gehiago, Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako eta DBHko eta estatu mailako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketen curriculumetan txertaturik egon arren, alorra oraindik garatzeko dago, eta ikasgelan ezartzeko arazoak daude gaurko egunean, besteak beste, irakaslegoaren formakuntza gabeziagatik.

Ikastaro honek hutsune hori bete nahi du, ikaskuntza mota honi etekin handiena atera ahal izateko dauden tresna eta jardueretan irakasleendako formakuntza eskainiz. Ikastaroak izaera praktikoa izanen du hein handi batean eta estrategia eta lanabes zehatzak erakutsiko dira, hezkuntzaren urrats guztietako irakasleek ikasgelan baliatu ahal izanen dituztenak.

Ikasketa kolaboratiboa bultzatzeko IKTek ematen dituzten aukerak ezagutzea eta kooperaziorako irakaskuntza estrategiak praktikan jartzea izanen da ikastaroaren interesgunea, bereziki LHn, DBHn eta atzarriko hizkuntzen irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan.

Lekua eta datak
2017/9/21 - 2017/9/22

Lekua:

Kondestablearen Jauregian


Orduak
Eskola-orduak: 6
Aurrez aurrekoa
Jarduera hau aurrez aurre gauzatzen da.
Programa
  • 2017/9/21
    • 17:00-17:15 h. Harrera, material banatzea eta aurkezpena
      • 17:15-18:45 h. Irakaskuntza kooperatiboa eta konpetentzia digitala XXL. mendeko konpetentzia markoan (lehen zatia)
        • Ainara Artetxe Aranaz 
        • Maite Goñi Eizmendi 
      • 18:45-19:15 h. Atsedenaldia
        • 19:15-20:45 h. Irakaskuntza kooperatiboa eta konpetentzia digitala XXL. Mendeko konpetentzia markoan (bigarren zatia)
          • Ainara Artetxe Aranaz 
          • Maite Goñi Eizmendi 
      • 2017/9/22
        • 17:15-18:45 h. Atzerriko hizkuntzen lanketa irakaskuntza kooperatiboa sustatuz
          • Maite Garmendia Iruin 
          • Diana Lindsay 
        • 18:45-19:15 h. Atsedenaldia
          • 19:15-20:45 h. Ikaskuntza Kooperatiboa: proiektu baten esperientzia
            • Tomás Astiz Montero 
        Izen-ematea
          Arrunta
        Precio global *15 €
        * Derrigorrezko matrikulazioa
        Zuzendariak
        Ekaitz Santazilia Salvador jauna
        Giza eta Hezkuntza Zientzien saileko irakaslea. UPNA/NUP
        Izaskun Villarreal Olaizola andrea
        Giza eta Hezkuntza Zientzien saileko irakaslea. UPNA/NUP
        Hizlariak
        Ainara Artetxe Aranaz
        HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea.
        Tomás Astiz Montero
        Iturrama BHIko zuzendaria
        Maite Garmendia Iruin
        San Benito ikastetxeko irakaslea
        Maite Goñi Eizmendi
        HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea.
        Diana Lindsay
        Ikastolen Elkartea
        Laguntzaileak

        Antolatzen du

        Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa

        Finantzatzailea

        Departamento de Educación. Gobierno de Navarra

        Laguntzaileak

        Ayuntamiento de Pamplona
        Argibide gehiago
        UNED Pamplona
        Sadar, s/n
        31006 Pamplona Navarra
        948243250 / cursos@pamplona.uned.es
        Saltar al contenido
        • Facebook

        • Twitter

        • UNED