EspañolEnglishEuskeraCatalà
  • Bizkaia

  • Online

  • Cursos de centros

  • del 9 al 30 de octubre de 2024

Online
del 9 al 30 de octubre de 2024

Nola lagundu gure haur eta gazteei teknologiaren erabilera osasuntsuan

Imprimir PDF

IKASTAROA EUSKARAZ BAKARRIK EMATEN DA, EZ GAZTELANIAZ

EL CURSO SOLO SE IMPARTE EN EUSKERA, NO EN CASTELLANO

Azken urteotan pantailen erabilera asko igo da eta pandemiak egoera larritu egin du biziki. Pantailek denongan duten eragina beldurgarria da, gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute.

Haur eta gazteen kasuan, egoera bereziki larria da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina hondatzailea da eta.

Horregatik, garrantzitsua da informazioa jaso,  kontzientzia piztu eta erabakiak hartzen joatea. Gure txikien ongizatea helduon ardura da.

Formakuntza honetan guzti honi begirada kritiko eta eraikitzailea jarriko diogu, norberaren erabileraren inguruan hausnarketa - eta pausu konkretuak ematea - sustatuko dugu eta gure txikien bidelagun erangikorrak nola izan gaitezkeen azalduko dugu.

Lloc i dates
Del 9 al 30 de octubre de 2024
De 17:00 a 19:00 h
Espais en els quals es desenvolupa: 2002
Lloc:

UNED Bizkaia


Horas
Hores lectives: 8
Online
Assistència en línia en directe, sense necessitat d'anar al centre.
Programa
  • dimecres, 9 de octubre
    • 17:00-19:00 h. Pantailen eragina haurren garapenean
    • dimecres, 16 de octubre
      • 17:00-19:00 h. Smartphone eta Smartwatch-aren inguruan hausnarketa 
      • dimecres, 23 de octubre
        • 17:00-19:00 h. Sare Sozialak eta bideojokoak. Interneteko arriskuak
        • dimecres, 30 de octubre
          • 17:00-19:00 h. Zer egin dezakete helduek haurren bidelagun osasuntsuak izateko?
          Assistència
          Assistència en línia en directe, sense necessitat d'anar al centre.
          Inscripció

          Kontuan izan zure matrikula-eskabidean emandako datuekin ziurtagiriak egiten direla; ziurtatu zuzenak direla eta osorik daudela.

            Ordinària
          PreuGratuïta
          Ponent
          Miren Ros Aiartzaguena
          Hezitzailea. Bidelagun proiektuaren sortzailea, 9 urtetako esperientzia familien hezitzaile bezala haur eta gaztetxoen hazkuntza eta heziketan. Komunikazio eraginkorra,  emozioen kudeaketa, galerak eta dolu-prozesua eta teknologiaren erabileran aditua. Pedagogia Sistemikoan formatua eta Gure Aukera Guk 16 ekimenaren sortzailea eta hedapenaren sustatzailea.
          Dirigit a
          Haur eta gazteekin harremana duen edozeinentzat, bereziki guraso eta hezitzaileentzat.
          Objectius
          Hausnarketa eta sentsibilizazioa lantzea:
          -       Gogoeta sustatu: helduen harremana teknologiarekin.
          -       Pantailaren aurrean egoteak dakartzan eraginak pertsonenegan eta bereziki haur eta gazteen garapen emozional, psikologiko, kognitibo eta sozialean.
          -       Interneteko arriskuak - pertsonarengan ematen direnak eta sarean ibiltzeagatik aurki daitezkeenak.
          -       Sare Sozialak eta Bideo-jokoak.
          -       Smartphone eta Smartwatch-en inguruan hausnarketa.
          -       Gurasoen papera - nola kudeatu teknologiaren erabilera osasuntsua.
          -       Taldearen indarra - guraso-taldeen dinamiken azalpena eta lorpenak.
          Metodologia
          -Saioek kontzeptu ezberdinen azalpenak izango dituzte abiapuntu bezala eta adibide praktikoekin uztartuko dira, parte-hartzaileen ulermena hobetzeko.
          -Hizlari eta partaideen artean komunikazioa eta elkarrizketa sustatuko da, egon daitezkeen zalantzak eta bizipenak mahai gainean jartzera animatuko zaie.
          -Ariketa pare bat saioan zehar egin dezaten proposatuko zaie - taldearen tamainaren arabera, posible bada. Bere artean komunikazioa, ideiak, elkarbanatzeko.
          -“Etxerako-lan” batzuk proposatuko dira eta hauek egiterakoan bizi izandako testigantzak jasoko dira denon artean hausnarketa bultzatzeko.
          Sistema d’avaluació
          Presentzial eta online modalitatean, autoebaluaziorako galdetegi bati erantzun beharko zaio,  azken saioaren grabazio lotura jasotzen denetik 15 egun naturaleko epean.
          Col·laboradors

          Organitza

          UNED Bizkaia

          Col·labora

          Delegación de Estudiantes
          Ayuntamiento de Barakaldo
          Ayuntamiento de Portugalete
          Ayuntamiento de Portugalete
          Diputación Foral de Bizkaia
          Gobierno Vasco
          Objectius de Desenvolupament Sostenible

          Aquesta activitat impacta en els següents Objectius de Desenvolupament Sostenible:

          Més informació
          UNED Bizkaia
          Ignacio Ellacuria parkea, 3
          48920 Portugalete Bizkaia
          944936533 / info@portugalete.uned.es
          Saltar al contenido
          • Facebook

          • Twitter

          • UNED