EspañolEnglishEuskeraCatalà
  • Bizkaia

  • Online edo aurrez aurrekoa

  • Cursos de centros

  • 2024/12/10 - 2024/12/17

Online edo aurrez aurrekoa
2024/12/10 - 2024/12/17

Itxaropena, motibazioa eta aldaketak sortzen dituzten elkarrizketak

PDFa inprimatu

IKASTAROA EUSKARAZ BAKARRIK EMATEN DA, EZ GAZTELANIAZ

EL CURSO SOLO SE IMPARTE EN EUSKERA, NO EN CASTELLANO

Zure elkarrizketetan baliagarriagoa sentitzeko beharrarekin sentitu zara inoiz?

Zer hartu behar da kontutan elkarrizketa bat baliagarria izan dadin?

Nola bideratu genezakeen elkarrizketa bat gaitasunetan itxaropena eta konfiantza handiagoa izaten lagunduko duena?

Zer hartu behar dut kontutan aldaketa bat eman dadin errazteko?

Pertsona erdigunean jartzen duen ikuspegi baten zabiltza, dituen gaitasun, trebetasun eta hartzen dituen erabakien aurrean begirunea erakutsiz?

 

Ikastaro honen bitartez galdera hauei erantzunak ematen saiatuko gara. Irtenbideetan Oinarritutako Terapia Sistemiko Laburrean oinarrituz, elkarrizketa baliagarriak sortzeko zenbait gako, teknika eta estrategia landuko ditugu. Pertsonekin jarduten den edozein profesionalentzat edo pertsonekin lan egingo duen ororentzat zuzenduta dagoen ikastaroa da, bereziki Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Eskola eta Psikologia arloan jarduten direnentzat baliagarria izan daiteke.

Ikastaroa egingo duten ikasleek, 2023an kaleratutako liburua deskargatzeko aukera izango dute: Vallejo, J. & Bizkarralegorra, N. (2023). Irtenbideetan oinarritutako gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea. Lanketarako tresnak. Bidegintza GEK.

Lekua eta datak
2024/12/10 - 2024/12/17
16:30(e)tatik 19:30(e)tara.
Irakasguneak: 2002
Lekua:

UNED Bizkaia


Orduak
Eskola-orduak: 6
Online edo aurrez aurrekoa
Aurrez aurrekoa aukera dezakezu edo online zuzenean edo geroratuan jarraitzea.
Programa
  • 2024/12/10
    • 16:30-19:30 h. 1- Jatorria
      2- Irtenbideetan oinarritutako esku-hartze baterako printzipioak
    • 2024/12/17
      • 16:30-19:30 h. Elkarrizketa baliagarri baterako tresna praktikoak:
        - Zenbait gako
        - Etorkizunera proiektatzea
        - Eskalekin lan egitea
        - Salbuspenekin lan egiten
        - Aurre egiteko galderak
      Jarraitzea
      Jarduera honetan ikasleak aurrez aurre parte hartzeko aukera du edo online zuzenean edo geroratuan jarraitzea, ikastetxera joan beharrik gabe.
      Izen-ematea

      IKASTAROA EUSKARAZ BAKARRIK EMATEN DA, EZ GAZTELANIAZ
      EL CURSO SOLO SE IMPARTE EN EUSKERA, NO EN CASTELLANO


      Leku-kopuru mugatua "aurrez aurreko modalitatean". Mesedez, matrikula egiterakoan, adierazi zein asistentzia motarekin egingo duzun jarduera.
      Modalitate presentzialean, saioen% 85era joan behar da ziurtagiria eskuratzeko.
      Online modalitatean, autoebaluaziorako galdetegi bati erantzun beharko zaio.
      Kontuan izan zure matrikula-eskabidean emandako datuekin ziurtagiriak egiten direla; ziurtatu zuzenak direla eta osorik daudela.

        Arrunta
      PrezioaDohain
      Hizlari
      Naia Bizkarralegorra Bravo
      Gizarte hezitzailea . Gizarte hezkuntzan diplomatua
      Hartzaileak
      Pertsonekin jarduten den edozein profesionalentzat edo pertsonekin lan egingo duen ororentzat zuzenduta dagoen ikastaroa da, bereziki Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Eskola eta Psikologia arloan jarduten direnentzat baliagarria izan ahal zaie.
      Ebaluazio-sistema
      Online modalitatean, zuzenean zein aurrez grabatuta, autoebaluaziorako galdetegi bakar bati erantzun beharko zaio, azken saioaren grabazio lotura jasotzen denetik 15 egun naturaleko epean.
      Laguntzaileak

      Antolatzen du

      UNED Bizkaia

      Laguntzaileak

      Delegación de Estudiantes
      Ayuntamiento de Barakaldo
      Ayuntamiento de Portugalete
      Ayuntamiento de Sestao
      Diputación Foral de Bizkaia
      Gobierno Vasco
      Garapen Jasangarriaren helburuak

      Jarduera honek honako Garapen Jasangarriko Helburu hauetan eragiten du:

      Argibide gehiago
      UNED Bizkaia
      Ignacio Ellacuria parkea, 3
      48920 Portugalete Bizkaia
      944936533 / info@portugalete.uned.es
      Saltar al contenido
      • Facebook

      • Twitter

      • UNED