Actividad encuadrada en el proyecto de formación a distancia en euskera
Ikastaroa bizikidetzari, hezkuntzari, gatazken kudeaketari eta eraldaketari buruzko hurbilketa dugu. Izan ere, hezkuntza-prozesuak eskolaren eta familien beharrak batu behar ditu. Horrela, pertsona bidezkoagoak eta solidarioagoak prestatzea lortuko da. Pablo Freirek dioen bezala "Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu".
Era berean, hezkuntzaren ikuspegi horren barruan, funtsezkoa da gatazka kudeatzea eta eraldatzea. Emozioen kudeaketa funtsezkoa da baita ere gatazka tratatzeko. Gainera, gatazka ikasteko aukera bat bezala ulertu behar da. Horretarako, beharrezkoa da komunikazio enpatikoa eta indarkeriarik gabekoa erabiltzea.
Ikastaroan egingo diren hausnarketak:
- Bitartekariaren figura beharrezkoa denean, bitartekariak teknika egokiak erabili beharko ditu.
- Programazio neurolinguistikoa kontuan hartuta, gatazkan inplikatutako pertsonak kaltetzea saihesten da. Eta komunikazioa eraikitzailea eta atsegina izatea lortzen du.
- Pedagogia sistemikoak, era berean, erabakien kudeaketari forma ematen dio.
- Interesgarria da norbanakoak desikasteko borondatea erakustea, kexaren kulturatik eraldaketaren kulturara igarotzen laguntzeko.
- Gatazkatik indartuta atera daiteke, jarrera erresilientearekin, eta norberaren burua hobeto ezagututa.
Ordinaria | |
---|---|
Prezo | Gratuíta |
Esta actividade incide nos seguintes Obxectivos de Desenvolvemento Sostible: