Online o presencial
del 25 al 26 de noviembre de 2024
Adimen artifiziala hezkuntzan: unibertsitateko irakasleen konpetentzia digitala
aberasten
Actividad encuadrada en el proyecto de formación a distancia en euskera
Ikastaroak bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakasleen konpetentzia digitalak hobetzeko xedea du, adimen artifizialaren erabilpen praktiko eta pedagogikoak barneratuz. Adimen artifizial sortzaileen azken aurrerapenek eta hezkuntza arloko dekretu berriek irakasleen lanbidean aldaketa sakonak ekarri dituzte. Gainera, ebaluazio metodoak eta estrategiak ere eguneratu behar dira, ikasle bakoitzaren aurrerapena zehatzago neurtzeko eta hezkuntza prozesua pertsonalizatzeko aukera emanez. Horrela, ikastaro honen bidez, irakasleek teknologia berrien erabilera didaktikoan trebatuko dira, etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko prestatuz.
Edukiak:
● Adimen artifizialaren oinarriak: AAren historia, funtzionamendu printzipioak eta teknologia horren oinarriak aztertzea.
● Adimen artifiziala hezkuntzan: AAren erabilera hezkuntzan, ikaskuntza pertsonalizatua eta irakaskuntza eredu berriak sortzeko aukerak ezagutzea.
● Ebaluaziorako tresnak: Irakaskuntza praktikan integratzeko AA tresna espezifikoak ezagutzea.
● Pribatutasuna eta etika: AAren erabilera etikoaren garrantzia ulertzea, pribatutasunaren arauak eta datuen babesa kontuan hartuta.
● Irakasleen prestakuntza eta garapen profesionala: Irakasleak AA tresnekin trebatzea eta beren ikaskuntza prozesuetan teknologia berriak modu eraginkorrean integratzeko estrategiak garatzea.
Ordenagailua eraman beharko du partaide bakoitzak.
- Lugar y fechas
- Del 25 al 26 de noviembre de 2024
De 16:30 a 19:30 h.
- Online o presencial
- Puedes elegir la asistencia presencial o la asistencia online en directo.
- Asistencia
- Esta actividad permite al estudiante participar con asistencia presencial o asistencia online en directo, sin necesidad de ir al centro.
- Inscripción
| Matrícula Ordinaria |
---|
Precio | Gratuita |
---|
- Ponentes
- Beñat Erezuma Arisqueta
- Ingeniaria eta Digitalizazio aholkularia
- Elia Revuelta Estrada
- Bigarren hezkuntzako irakaslea eta Teknologia aholkularia
- Dirigido a
- Unibertsitateko irakasleak eta publiko orokorra.
- Objetivos
- ● Adimen artifizialaren oinarriak eta aplikazio praktikoak ezagutzea, bigarren hezkuntza eta batxilergoko testuinguruetan nola integratu daitezkeen ulertzeko.
● Irakasleen konpetentzia digitalak indartzea, teknologia berriekin eroso lan egiteko gaitasuna garatuz eta irakaskuntza berritzaileak eskaintzeko tresnak eskuratuz.
● Ebaluazio-tresna eta -erremintak sortu eta erabiltzea, ikasle bakoitzaren behar eta aurrerapenak modu pertsonalizatu eta zehatzagoan ebaluatzeko aukera emanez. - Metodología
- ● Aurrez aurreko saioak: Bi saio, bakoitza 3 ordukoa. Bertan, teoria eta praktika uztartuko dira. Saio hauetan, irakasleek adimen artifizialaren oinarriak eta aplikazio espezifikoak ezagutuko dituzte, eta esku-hartze zuzenak egingo dituzte.
● Tailer praktikoak: Saioetan zehar, parte-hartzaileek kasu praktikoak landuko dituzte, AA tresnak erabiliz benetako egoerak simulatuz. Horrek irakasleei aukera emango die ikasitakoa praktikan jartzeko eta trebetasunak garatzeko.
● Eztabaida eta talde lankidetza: Irakasleek talde txikietan lan egingo dute, esperientziak partekatzeko eta irtenbide berritzaileak garatzeko. Horrek trebetasun kolaboratiboak eta sormena indartzea ahalbidetuko du.
● Feedbacka: Saioen amaieran, feedbackerako tartea egongo da. Bertan, irakasleek eta ikastaroko koordinatzaileek elkarren artean esperientziak trukatuko dituzte. Horrek hobekuntza jarraitua eta autoebaluazioa sustatuko du.
● Baliabide digitalen erabilera: Ikastaro osoan zehar, baliabide digitalak eta online plataformak erabiliko dira material osagarria eskaintzeko, eta parte-hartzaileek ikasten jarraitzeko aukera izango dute saioen artean.
● Metodologia hau irakasleen beharretara egokituta dago, eta ikaskuntza sakona eta interaktiboa sustatzen du, teknologia berrien erabilera hezkuntza inguruneetan integratzeko konpetentziak indartuz. - Objetivos de Desarrollo Sostenible
Esta actividad impacta en los siguientes Objetivos de Desarrollo Sostenible:
- Más información
- UNED Vitoria-Gasteiz
Pedro de Asúa, 2
01008 Vitoria - Gasteiz Álava
945 244 200 / secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es